GARES-EUNATE-GARES
2022ko apirilak 23
2022ko apirilak 23
Kaixo lagunok: apiril honetan Nafarroara goaz, Gares inguruan ibilbide zirkular bat egiteko.
Gares herritik emango diogu hasiera, futbol-zelai aldera joan eta igoera erosoan Isabel infantaren gotorlekura iritsiko gara; haren hondakinetatik pasau ondoren, aurrera jarrituko dugu Arnotegiko ermitara iritsi arte.
Aurretik utzi dugun pistara jaitsi eta errepide bat zeharkatu ondoren, baso-bide batean sartuko gara, panel-informatibo batera eramango gaituena. GR bideari jarraituz Eunateko ermitarekin topo egingo degu (Nafarroako erdigune geografikoan dago).
Han izango dugu autobusa gure zain, norbaitek ibilbide osoa egin nahi ez badu ere. Bertan hamaiketakoa egindo da.
Ondoren, Donejakue bidea hartu eta Robo ibaiaren parean doian pista batetik aurrera segituz, errepidea eta soroak zeharkatu ondoren, Obanos udalerrian izango gara (Frantziako eta Aragoiko Donejakue bideen elkargunea). Jaitsiera txiki batean herritik irtengo gara, errepidea pasau eta ortu batzuetatik aurrera jarraitu ahala, hasierako puntura ailegatuko gara: Gares.
13 km inguruko ibilbidea da, zailtasun gutxikoa (edonork egin dezake) eta, esan bezala, autobusak ibilbidearen erdian itxoingo digu.
Ordutegiak eta elkarguneak:
07:00 San Pedro, errotondan.
07:15 Gros Galtzada Nagusian, estankoaren ondoan.
07:30 Amaran, Pio XIIaren autobus getokian.
07:45 Andoainen (Sorobilla).
Bazkaria Garesko ALOA jatetxean izango da.
Izen emateak ohiko moduan izango dira, ostegunera arte, apirila 21era arte. Izena ematerakoan jarri, mesedez, izen abizenak eta autobusa non hartu behar dezuen.
Arduraduna: Peio 676477796.