2019-12-01


EZKABAKO IHESA - 4. ETAPA (azkena).
SOROGAIN - UREPEL
ABENDUAK  14



Kaixo, lagunok: oraindik gure erretinetan elurtutako basoaren irudiak ditugula, Sorogainera berriro itzuliko gara, 1938ko maiatzaren 22ko ihesaren oroipenean egiten ari garen zeharbidearen laugarren etapa hasteko.

SOROGAINGO ETXEA / CASA PABLO (820m). Maite eta Alfredo, azken ibilaldian hain ondo zaindu gintuztenak, agurtu ondoren, igoera hasiko dugu eskuinean ikusiko dugun pistari segituz.

Beraskoaintik jaisten den erreka aldera joko dugu. Errekatxoa zeharkatu behar da eta handik aurrera, bihurgune batzuen ondoren, magalean gora igoko gara Beraskoain mendi-lepora (1009 m) iristeko. Mendixka zabala eta irekia da. Baliza batek GR-12 pasabidearen gainean informatzen du.

Norabidea mantenduz, borda bat aurkituko degu: Beraskoaingo etxola. Hemendik aurrera beherako bideari ekingo diogu Ganbeleta errekatxoruntz. Altuera bixkor galtzen da, basoan barrentzen gaitun bide batetik joango gara. Bideak zabalera eta erosotasuna irabazten doa (738 m). Ondoren, ezkerraldera hartuta eta basotik aurrera eginez muga pasatuko dugu, naiz eta inongo seinalerik ez egon. Gertuen dagoen mugarria 250 m-etara dago ekialdera, 149. zenbakia.

Hala, jaitsi ahala, paisaian belardiak naguzitzen joango dira. Herriko lehengo etxeekin topo egingo dugu. Bide erosoan, segittuan, Urepel herrigunean izango gara.

Hor amaitzen da gaurko etapa eta GR-225aren ibilbidea.

Iraupena: 3 ordu eta laurden ingurukoa.

Neurrizko zailtasuna dauka.

Bazkaria: Urepelen izango da, C’VALL hotelaren jatetxean (frontoiaren parean, plazan)

Gomendioak: mendiko botak, anoraka, uretako kapa, eskularruak, txanoa, pikatzeko zeozer eta ura.

Ordutegiak eta elkarguneak:

07:00 Andoainen (Urpa autobus-toki ondoan).
07:15 Amara, Astoriaren beste aldean Gros norabidean.
07:30 Gros Mirakrutz kalean, “La Dalia” aldamenean.
07:45 San Pedro, errotondan.

Baten batek autobusa Behobian hartzea nahi badu, mesedez abisau. Ordua 8.05ean izango litzateke autobidearen irteeran, “Neumaticos Anaka” alboan.

Izen emateak ohiko moduan, ostegunera arte, abenduaren 12ra arte.

Izena ematerakoan jarri, mesedez, izen-abizenak eta autobusa non hartu behar dezuen.

Bestalde, esan nahi genizuen, abenduaren 15ean urteko batzarra izango dela, San Pedroko Piña Kurdin Elkartean, eguardiko 12tan izango da. Zuen parte-hartzea ezkertuko genizueke, aurtengo eta hurrengo urteari buruz hitz egiteko. Batzarraren ondoren eta bertaratze direnentzako bazkaria izango da.



Arduradunak: Juan 626083487 eta Peio  676477796.



FUGA DE EZKABA- 4ª ETAPA (última) 
SOROGAIN – UREPEL
14  DICIEMBRE



Hola compañer@s.Con las imágenes del bosque nevado todavía en nuestras retinas, de nuevo volvemos a Sorogain, para iniciar la última etapa de esta Travesía en Recuerdo de la Fuga del 22 de mayo de 1938.

SOROGAIN / CASA PABLO (820m).

Después de saludar a Maite y Alfredo por lo bien que nos cuidaron en la pasada excursión, comenzaremos la ascensión por una pista que veremos a nuestra derecha.

Iremos adentrándonos hacia la regata que desciende de Beraskoain. La cruzaremos, y en unas cuantas curvas remontaremos la ladera hasta el collado de Beraskoain (1009m). Es un collado extenso, despejado. Una baliza informa del paso de la GR-12.

Sin cambiar de dirección, encontraremos una borda: Beraskoaingo Etxola. Aquí comienza el descenso hacia la regata Ganbeleta. La pérdida de altura es rápida, por un sendero que nos adentra en el bosque. El camino gana anchura y comodidad (738m).Girando a la izquierda y continuando por el bosque pasaremos la Frontera, pero no hay ninguna señal. El mojón más cercano está a 250m al este, es el nº 149.

A medida que bajamos, los prados van  adueñándose del paisaje .Nos encontraremos con las primeras casas del pueblo y en cómodo caminar llegaremos al centro de Urepel (425m).Final de la etapa y de la GR-225.

Tiempo aproximado: 3.15h.

La comida será en el Hotel-Restaurant  C´VALL de Urepel (enfrente del frontón, en la plaza).

Es una travesía de DIFICULTAD MODERADA.

RECOMENDACIONES : Botas de monte, chubasquero, capa de agua, gorro, guantes, comida y agua.

HORARIOS.

7H.                  ANDOAIN (Junto las cocheras de U.R.P.A).
7.15H.             AMARA    (Sancho el Sabio. Al otro lado del Astoria, dirección Gros).
7.30H.             GROS       (C/Miracruz, junto a La Dalia).
7.45H.             S.PEDRO  (Junto a la Rotonda).

Si alguien quiere subir en Behobia, que nos avise por favor. Sería en la salida de la autopista en Behobia junto a Neumáticos Anaka. Hora: 8.05h.

Las inscripciones serán como siempre, hasta el jueves día 12 de diciembre.

También deciros que la asamblea anual será el día 15 de diciembre, a las 12h., y que este año será en la Sociedad Piña Kurdin de San Pedro. Agradeceríamos vuestra asistencia para tratar tanto de temas relativo al presente año como al siguiente. Asimismo, habrá una comida para los asistentes a dicha reunión.



RESPONSABLES:   JUAN    626083487.                         PEIO    676477796.