2022ko martxoa 12
Kaixo lagunok: hemen gaude berriro eta irteera lasai eta ahalegin handirik gabeko batekin hasiko dugu denboraldia.
Ibilbide hau "ardoaren eta arrainaren ibilbidea" deiturikoaren aldaeraetako bat da.
Jatorrizko ibilbidea Oiondik (Araba) abiatu eta Bermeora zihoan, 166 kilometroko ibilbidean.
Denborarekin, beste bide batzuk sortu ziren, Lekeitiotik eta Ondarroatik (azken hori guk egina), Bermeokoarekin lotzen zirenak.
Gaur egingo dugun etapak Aulestin hasi eta Lekeitio herriraino ermango gaitu, Oiz mendiaren magalean jaiotzen den Lea ibaiaren banlerroari jarraituz.
Gure Ibilian, belardiak, ibaiertzeko basoak eta presak ikus daitezke; baita errotaren eta burdinolaren aztarnak, inguruko toponimian arrastoa utzi dutenak.
15 bat kilometroko ibilaldia da, inolako zailtasun gabekoa. Larizen (8. km) B plana egiteko aukera dago.
Ordutegiak eta elkarguneak:
07:00 Andoainen (Urpa autobus-toki ondoan).
07:15 S. Pedron, errotondan
07:30 Grosen Gran Via, estankoaren aldamenean
07:45 Amaran, Pio XII
Lehenengo irteera honetan, bakoitzak bere janaria eramango du (EZ da jatetxerik egongo).
Izen emateak ohiko moduan izango dira. Jarri, mesedez, izen abizenak eta autobusa non hartu behar dezuen. .
Izena emateko azken eguna martxoaren 10ean, osteguna.
Harremanetarako telefonoa: 676477796 (Peio)
12 de marzo 2022