2019-09-08


ARTIKA - SAN KRISTOBAL / EZKABA - OLABE

2019ko irailak 21

Kaixo, lagunok: udako oporraldiaren ostean eta 2019ko mendi-irteeren programarekin jarraituz, irailaren 21ean, lau etapetan egingo dugun ibilaldi batekin hasiko gara. Ibilbideak Iruñetik ihes egin eta muga zeharkatzea lortu zuten gizonen bidea ekarriko digu gogora. Ihes hori 1938ko maiatzaren 22an gertatu zen San Kristobalko gotorlekutik.

Ibilbide osoak, Iparrerantz Urepel herriraino ibili ahala, paisai desberdinak, basoak eta landaretza oro har, ezagutzeko aukera emango digu
Hilabete honetan Artika (415 m) herritik abiatuta, S. Kristobal gotorlekurantz aldapa gora hasiko gara ibiltzen, bide zaharretik tontor aldera (SL-NA 170). Bidean gora, ohartu orduko Ezkaba mendi tontorrean (895m) izango gara. Bertan Iruñerriko ikuspegi panoramikoaz gozatu ahal izango dugu.
GR-225 bideari helduko diogu eta gortorlekuko lubanarro ertzetik joango gara. Beherako bidea hasiko dugu iparralderanzko norabidean. Garrues-tik (686 m) pasatuko gara. Aurrera segituz iturri eder bat topatuko dugu eta Orrio (549m) herrira helduko gara. 
Puntu horretan, zeharbidea mozten dun B plana egiteko aukera izango da.
Mendixka batera (675 m) iritsi arte jarraituko dugu. Jeitsieran “Purisima” baseliza hondakinen eta Nagiz baserritik gertu pasatuko gara. Hantxen, Fermin Ezkieta bere liburuan dionez, iheslarien benetako sarraskia gertatu zen.
Olaibartik Sorauren herrira doan bidera irtengo gara, errekatik paralelo. Baztan zeharkatzen duen Santiago bidea da, orain dela urte batzuk ibili eta gozatu genuena. Olaitz (531 m) aldera joko dugu, zeharkatu eta Ultzama gainetik doan zubiarekin topo egin arte aurrera eginez. Hura gurutzatuko dugu Olabera(472 m) ailegatzeko, ibilbidearen lehenengo etapari amaiera emanez.
Bazkaria: Olaben izango da, Lorentxo jatetxean .
Iraupenak:
A plana : 5 orduko iraupena izango du gutxi gorabehera
B plana : 2 ordu ingurukoa.

Gomendioak: mendiko botak, anoraka edo haizearen kontrako jaka, pikatzeko zeozer eta ura..
Zailtasuna baxuko txangoa da.
Ordutegiak eta elkarguneak:
07:00 San Pedro, errotondan.
07:15 Gros. Galtzada Nagusian, estankoaren ondoan
07:30 Amara, Pio XIIaren autobus-geltokian, Astoria-Vitaldent parean.
07:45 Andoainen (Sorabilako irteeran).

Izen emateak ohiko moduan, ostegunera arte, irailaren 19ra arte. Izena ematerakoan jarri, mesedez, izen-abizenak eta autobusa non hartu behar dezuen.
Arduradunak: Juan 626083487 eta Peio  676477796.


ARTIKA - SAN CRISTÓBAL/EZKABA - OLABE


21-SEPTIEMBRE- 2019

Hola compañer@s, de nuevo estamos en marcha este mes de Septiembre, para comenzar una travesía que nos llevara cuatro meses realizarla. Todo ello para recordar la trágica fuga del fuerte de San Cristóbal en Pamplona el día 22.5.1938.

Esta travesía nos permitirá conocer los distintos paisajes, bosques y vegetación en general, a medida que caminemos hacia el Norte hasta Urepel.
Este mes partiremos del pueblo de Artika (415m) para comenzar la subida al antiguo fuerte de S.Cristóbal por el viejo camino a la cumbre (SL-NA 170) que en rápida ascensión nos llevara a la cima del fuerte/monte Ezkaba (895 m). Aquí podremos admirar toda la cuenca de Pamplona
El camino, ahora sí, siguiendo la GR-225 nos llevara bordeando el foso del fuerte, para comenzar el descenso y la ruta hacia norte. Pasaremos por Garrués (686m).Continuaremos adelante para encontrarnos con un bonita fuente y llegaremos al pueblo de Orrio (549m). 
AQUÍ HAREMOS PLAN B. Seguiremos hasta subir un collado (675m). En el descenso pasaremos cerca de las ruinas de la ermita de la Purísima y del caserío Nagiz. Esta zona fue escenario de una autentica matanza de fugados, según cuenta Fermín Ezkieta en su libro.
Desembocaremos en el camino de Olaibar a Sorauren, paralelo al rio. Es el Camino de Santiago Baztanés, que ya recorrimos y disfrutamos hace unos años. Tomaremos rumbo a Olaiz (531m) que atravesaremos y continuando hasta el puente sobre el río Ultzama, lo cruzaremos para llegar a Olabe (472m).
La comida será en el Rte Lorentxo en Olabe.
TIEMPO APROX.                              PLAN A:5H.                         PLAN B: 2H.

RECOMENDACIONES: Botas de monte. Chubasquero. Capa de agua. Comida y agua.
Esta excursión es de DIFICULTAD BAJA.
HORARIOS.
7 H.            SAN PEDRO (En la Rotonda).
7.15 H.       GROS (Gran Vía,cerca del Estanco).
7.30 H.        AMARA (Pío XII,enfrente de Vital-Dent/Astoria).
7.45 H.        ANDOAIN (En la salida a Sorabilla).

Responsables: Juan 626083487 eta Peio  676477796